Argia kenduko dute mantentze lanak egiteko: Urrexola 1, Miruerreka presa eta Miruerreka baserria, Zañartu auzoa 25, Lamiategiko zentrala eta Urrexola auzoa 2, Olateko zentrala
Aretxabaletako Kixkor, Izotz eta Ezkutu tabernek Atxabalta Summer Fest eguna antolatu dute uztailaren 30erako. Musika, jan-edana eta hainbat jarduera izango dira egun osoan zehar herriko tabernetan. Ezkutu taberna 12:00: Patata tortilla txapelketa. 12:00: Downtempo vinyl set. 23:00: Luki Luk Aaron.*Egun osoan mojitoak izango dira salgai. Izotz taberna 15:00: Paella herrikoia terrazan. 19:00: Chico Infierno kontzertua. 22:00: EH Sound DJ saioa. Kixkor taberna 20:00: DJ Maikel Night.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.