Ikasturteko bederatzigarren ibilaldia egingo dute, Bergarako Udalaren eta Osasun Sailaren eskutik.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan, 10:30etik 21:00etara.
Uztaileko ohiko osoko bilkura gaur udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Autoereerotua eta Txiki Txan bikotearen kontzertu akustikoa, uztaileko pintxo poteetako egitarauaren barruan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.