Arrola Mendi Elkarteak antolatuta, Pagoetako natura parkera irteera egingo dute. Apirilaren 18a baino lehenago eman behar da izena arrolamt@gmail.com helbidean.
Bertako eta sasoiko produktuen azoka egingo dute hilabeteko hirugarren zapatuan eta oraingoan artisauei egingo diete lekua. Bederatzi elkartuko dira: Maybe (belarritakoak); LurMaite (tinturak eta xaboiak); Zintzilik (poltsak, kamisetak bordatuak); Olatz (ilustratzailea); Michelle Loire (joskintza); Carlos (bitxigintza); Amaia (larrugintza); Wood Uhuru (egurra) eta Ekoudalatx (Kosmetika naturala).
Irailaren 7an egingo den Ikazkin Trail mendi lasterketa prestatzeko bigarren irteera antolatu du UDAk. Hiru taldetan banatu eta hiru ibilbide ezberdin eskainiko dituzte, norberak aukeratzeko. Irteeran parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik; hemen: https://labur.eus/irteera_urtarrilak_27
Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute. Izena aldez aurretik eman behar da, apirilaren 2tik 17ra bitartean, Arkupen.
Ane Goikoetxea dietista integratiboak elikadura osasuntsu bat izateko elikagai begetalak nola konbinatu irakatsiko du. Izena aldez aurretik eman behar da, @kiloka_denda Instagram kontuaren bidez; prezioa da 25 euro.
Herriko ondare historiko kulturala eta Arrasateko ondare eta jatorri industriala ezagutzeko. Izena emateko: 943-25 20 00 edo Arrasate.eus. 11:00etan euskaraz eta 12:15ean gazteleraz.
Pello Garitanoren omenezko martxa zikloturista; bigarrenez egingo da Lokatzak antolatuta. San Martin plazatik Gorlara joango dira. Ondoren, Seminarioko patioan bazkalduko dute.
Atxabalta Harro elkarteak asanblada irekia egingo du, honako galderen bueltan hausnartzeko: Zer errealitate bizi du LGTBIAQ+ kolektiboak Aretxabaletan? Zer behar ditugu? Aurten zer?
Ardo kata erraldoia antolatu du Ibai-arte elkarteak eta Maider Larrañaga eta Jon Andoni Rementeria sommelier-ek gidatuko dute. Txartelak erosi beharko dira Kajoi tabernan eta Altuna lurrindegian (20 euro). Girotutako poteoa izango da arratsaldean, ardo eta pintxo bereziekin.
3 eta 12 urte arteko haur eta aurre-nerabeendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
AGAKOren 33. urteurreneko ospakizuna: 12:00 Udalatxen gaineko dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 20:00 Xaukena elektrotxaranga. 22:30 Kontzertuak: No somos cicatriz; Chuleria, joder!; eta Kaparrak taldeak.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Elgetako Udalak hilaren 20rako iragarri dute 2024ko Memoria Eguna. Epaiketarik gabe "esklabo-lanetara" zigortutako biktimak izango dituzte bereziki gogoan, Elgetako gainerako biktima guztiekin batera.
13:00etan, Debagoieneko soka topaketa 17:30ean, Bizet-en Carmen operaren proiekzioa
Lehen Hezkuntzako 6. mailakoei ongietorria egingo diete: 17:00 Ongietorria. 18:00 Altxorraren bila. 19:00 Merendola. 20:00 Diskofesta.
Topalekuko erabiltzaileendako, zortziko taldetan.
'Emma y el jaguar negro' filma, umeendako (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Gilles de Maistre. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Ados Pilota elkarteak antolatuta, binakako txapelketa nagusiko finala izango da, Antzuolan.
Dantzaldia izango da Javi Sound DJarekin.
'Los niños de Winton' filma –benetako gertakarietan oinarrituta–. (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: James Hawes. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.
Joan den asteburuan abiatu zen frontenis txapelketa. gaur eta bihar artean emango diote bukaera txapelketari, finalerdiekin eta finalekin. Azkenean, ez da bazkaririk egongo. Horren ordez, luntxa egingo dute txapelketaren ostean