Adineko pertsonek euren emozioak ezagutu, erregulatzen trebatu eta ongizate emozionalean eragiten duten baliabideak praktikatzeko lau saioko tailerra KZgunean. Egunak: apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 17an. Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara. Gidariak: L. Urra eta C. Palacio psikologoak. Antolatzailea: Elgetako Udaleko gizarte-ongizate saila.
Atxorrotxen meza izango da eta ondoren bailararen bedeinkapena
Arizmendi ikastolako Gazteluondo guneko ikasleek Errealismotik abstrakziora erakusketa irekiko dute eta maiatz guztian izango da ikusgai. Sei bineta edo marrazkiz osatutako proiektua da eta teknika ezberdinak erabilita errealismotik abstrakziorainoko ibilbidea erakusten du.
Urmaeleko Biodibertsitatea ezagutzeko saio irekia. Herritar guztiei irekia. Udalak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatuta. 16:30ean, eskolan, Uraren hegoak erakusketa. Jarraian eta 18:00ak bitartean urmaelaren biodibertsitatea ezagutzeko saio teoriko praktikoa Aranzazi Zientzia Elkarteko kide baten eskutik.
Gaur eman daiteke izena, Kulturolako eraikinean. Ordutegia: 17:00-18:00.
Elgetako hiru talde daude oraingoz izena emanda. Bergaratik beste hiru etorriko dira eta Elorriotik bat. 9-16 urte arteko neska-mutikoendako txapelketa izango da eta Bolatokiko kantxan jokatuko da bihar, maiatzak 3, 18:00etatik aurrera.
Andramari jaiak gertatzeko laugarren bilera egingo du Atxabaltako Gazte Mugimenduak.
Andoni Larrañagak egingo du berba.
Bi dokumental ikusteko aukera egongo da. UDALATX. Ura eta Atxa. Mendi baten hitzak geroari Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztua. Iraupena: 37 min Zuloan zu? Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik gero dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du. Iraupena: 23 min Dokumental biak euskaraz izango dira gaztelaniazko azpitituluekin.
Arta Kolektiboak sortutako antzezlana da Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz ama liburuan oinarrituta.
'Pequeñas cartas indiscretas' filma (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: Thea Sharrock. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: gaur, jatorrizko bertsioan
Oñatiarrek eta arrasatearrek osatutako Trumas taldeak diskoaren aurkezpen ofiziala egingo du Antixenan, eta gaua borobilduko du Jasan talde aretxabaletarrak. Sarrera debalde.
Bergarako Sortuk antolatutako Udaberri Feminista ekimenaren baitan Ane Lindane umoregile bizkaitarraren bakarrizketa saioa izango da.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.
Olalde pilota elkarteak antolatuta, Atzeko Txapelketa Herrikoia egingo dute.