Jose Antonio Azpiazuk egingo du berba, Goienagusik eta Esperientzia Gelak gonbidatuta.
Aitor Arregi, zinema barrutik: Pelikula bat nola egiten den izeneko hitzaldia egongo da gaur Esperientzia Gelan, Goienagusi barruan antolatuta. 'La trinchera infinita' filma hartuko dute adibide moduan.
10:00etan, Haur Hezkuntzako umeendako ekintzak. 10:30ean, prozesioa Santa Teresarik San Isidrora. 11:00etan, meza. 12:30-14:20, pintxo poteoa.
Musakolan egingo dute, Aniztasunaren Astearen baitan, Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskutik.
Covid iraunkorreko gaixoek egingo dute elkarretaratzea.
Txondorraren bueltan izeneko proiektuaren barruan, auzolana San Martinen: ikazkin-etxola eta txondorra egin. Umeek helduak lagunduta joan beharko dira. Eskularruak eraman behar dira
Energia fakturen inguruko azterketa Goienerren eskutik.*Ezinbestekoa da fakturak eramatea*Hitzordua eskatzeko, deitu 674 11 19 71 telefono zenbakira edo idatzi ingurumena@eskoriatza.eus helbidera.
Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrenaren baitan solasaldia antolatu dute. Gonbidatuak izango dira: Esther Merino (Ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (Ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (Ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza (Ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea eta Iñigo Iñurrategi (Mondragon taldeko heziketa kooperatiboko arduraduna).
Fatima Mernissi marokoar idazlearen Sueños en el umbral liburuaren gainean jardungo dute kontu-kontari Monica Leiva kazetariak gidatuta, gaztelaniaz.
Israelen eta mendebaldeko bere konplizeen aurkako ekitaldia.
Emanaldi akustikoa egingo du.
Debagoiena 2030 ekimenak, bailarako diagnostiko energetikoa eta bere inpaktuak ezagutarazi, aukerak mahai-gaineratu, eta erronka honen inguruko hausnarketak partekatzeko, maiatzak 14tik 16ra bitartean erakusketa jarriko du ikusgai Ibarraundin. 11:00etik 13:00ra eta 17:00tik-19:00ra zabalik.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.