AMS eta Garagune elkarteen eskutik, Aniztasun Astearen baitan.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Odola emateko deia egin dute eta horretarako autobusa izango da 16:45etik 20:00etara, Durana kalean.
Dantza Astea. 18:00-18:30 Euskal dantzak Leizarra Musika Eskolakoen eskutik. Mitarte kalea. 18:30 Bat-bateko dantza. Jaiki elkartea. Mitarte kalea.
Mikel Cerezok egingo du berba, gaur euskaraz. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
'Nina' filma (Euskal Herria). Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Iraupena: 105 minutu. Malagako zinemaldian kritika epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da lau euro.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
Hilabete barru jaietan izango da Elgeta, eta jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketara hamahiru kartel-proposamen heldu dira. Ikusgai daude guztiak zeramika gelan eta zabalik da botoa emateko aukera. Boto gehien jasotzen dituen lanak iragarriko ditu jaiak, eta 100 euroko saria jasoko du egileak.