Hamahiru kartel-proposamen daude ikusgai atzotik zeramika gelan. Edozein izan daiteke 2024ko Ferixa Nagusiko jaietako kartela, baina herritarren botoek erabakiko dute irabazlea.
Herritarrek online eman behar dute botoa eta prozesua zabalik da barikura bitartean, maiatzak 31.
Jai batzordeak ekainaren 1ean jakinaraziko du zein den kartel irabazlea. Hemen kartel lehiaketaren oinarriak.