Apirileko odol emate eguna. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Kurtzebarri eskolako Gurabarri guraso elkarteak ospakizuna antolatu du: 16:45 Antzezlana. Ostean, mural margotzea, eskolako pistan. 17:00-19:00 Jolasak Loraturen eskutik, pilotalekuaren kanpoaldean. 20:00 Paul Casal musikariaren emanaldi akustikoa. Kurtzebarri BHIko laugarren mailako ikasleek taberna jarriko dute, edatekoa eta jatekoa. Euskal Eskola Publikoko eta Kurtzebarri eskolako materiala ere egongo da salgai.
Gaztelekuko XV. bertso paper lehiaketako sari banaketa. Bi sailetan banatu da lehiaketa: LHko 5 eta 6. mailako ikasleak batetik, eta DBH eta Batxilergoko ikasleak bestetik. Sari banaketara Julio Soto bertsolaria etorriko da.
Andramaixak antolatzeko bigarren bilera egingo du Atxabaltako Gazte Mugimenduak.
AGAKOren 33. urteurreneko ospakizunak: 18:00 Futbolin txapelketa (bikoteak 5 euro). 22:00 Mural-margotzea: Erasorik ez erantzunik gabe.
18:00etan, Txit, oilo bitxia ikuskizuna egingo dute musika tailerrekoek eta gitarra ikasleek 19:15ean, suzuki eta biolin ikasleen emanaldia
Umeak eta gaztetxoak kontalari dituen ipuin kontaketa.
Emanaldi musikala, Beheko Errota musika eskolako ikasleak eskainitakoa. Ondoren, Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu. Aiton-amonen biografien lehiaketaren sari banaketa eta irabazleen irakurketa.
(1920-2009) Arrasateko argazkigintzan aitzindarietako bat eta zinemagile amateurra izan zen.1960. eta 1980. hamarkadetan grabatutako hainbat Super 8 bobina zahar berreskuratu eta biziberri bat emateko asmoz, film hau egin du Arrasate Zientzia elkarteak.
Ttakun Arrasateko txalaparta taldeak Txotxparta antolatu du. Hona egitaraua: 19:00 Poteoa, Iratin hasita. 20:30 Autobusa erdiguneko geltokitik (Forum alboan). 21:30 Afaria Iturrieta sagardotegian, txalaparta eta musikak girotuta. 00:15 Arrasaterantz buelta.
Vilafranca del Penedès herriko Castellers de Vilafranca elkartekoek erakustaldia egingo dute.
Nerea Loiolaren 7G liburua izango dute ardatz. Liburuko pasarteak irakurri eta solasaldia izango dute. Ondoren afaria eta jaia.
Hermansoloña elkarteak urteko batzarra egingo du gaur.
'Los niños de Winton' filma –benetako gertakarietan oinarrituta–. (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: James Hawes. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: Jatorrizko bertsioan eta azpititulatuta.
Ni Hil eta Ikarass taldeen kontzertuak, Burrunda Faktoriaren egitarauaren barruan.
Kartzela Zaharrean abian jarritako Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren baitan Nevadah eta Santa Barbara taldeen kontzertua izango da. Sarrera: 8 euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.
Joan den asteburuan abiatu zen frontenis txapelketa. gaur eta bihar artean emango diote bukaera txapelketari, finalerdiekin eta finalekin. Azkenean, ez da bazkaririk egongo. Horren ordez, luntxa egingo dute txapelketaren ostean