Bost urtetik gorakoentzat eskainiko du Vanesa Gonzalezek Kukuak kontu ipuin kontaketa. Aurrez izena eman behar da.
Zure burua ulertzen ikasi saioa. 16-30 urteko gazteentzat. Izen-ematea arrasate.eus-en edo BAZ-en.
Saioak hainbat helburu ditu. Batetik, “Aukera energetikoak” izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinarazi nahi dira. Azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko zer gaitasun duen neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta ezaugarriak kontuan izanda. Bestetik, Udalak aprobetxatuko nahiko luke energiaren inguruko hausnarketa egiteko. Eta azkenik, herri mailan martxan jarri nahi den energia talde eragilea sortzeko abiapuntu gisa planteatzen du Udalak hitzaldi hau.
Zein ekimen jarri dezakegu martxan lurra eta elikagai freskoak baliabide gutxien dituzten herritarrei bermatzeko? galderari erantzuten saiatuko dira eta gaia kokatu ostean, bi esperientzia aurkeztuko dituzte: Entreiguales (Valencia) eta Turtit Auzolan (Barakaldo). Solasaldia antolatu dute Biziola elkarteak, Bidezko Elikadura-Justicia Alimentaria GKEak eta Bergarako Elikadura Mahaiak.
Juan Martin Elexpuruk egingo du berba. Habitat - Nabarralde Fundazioak antolatuta.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.