Saioak hainbat helburu ditu. Batetik, “Aukera energetikoak” izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinarazi nahi dira. Azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko zer gaitasun duen neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta ezaugarriak kontuan izanda. Bestetik, Udalak aprobetxatuko nahiko luke energiaren inguruko hausnarketa egiteko. Eta azkenik, herri mailan martxan jarri nahi den energia talde eragilea sortzeko abiapuntu gisa planteatzen du Udalak hitzaldi hau.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.