Eguraldiak baldintzatuko du, dena den, desfilearen ibilbidea. Ateri bada, honakoa izango da: Udal Biltegia, Masterreka, Ibargarai, Herrilagunak, Irala, Irizar, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekalea eta Udal Biltegia. Euri gutxi badago: Biltegia, Barrenkalea eta San Martin plaza; eta erregeek umeak hartuko dituzte udaletxean. Euri zaparradarik bada, 19:30ean erregeak zuzenean joango dira udaletxera eta umeei gozokiak emango dizkiete.