2018/01/03 - 2018/01/05 09:00

Kirola

Saskibaloi campusa

Saskibaloi campusa
Manuel Muñoz kiroldegian, Eskoriatza

Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean, Areskok antolatutako, Gabonetako campusa egingo da Manuel Muñoz kiroldegian, 2005-2009 bitartean jaiotako jokalari guztiei zuzenduta. Saskibaloian aritzen diren bitartean dibertitzeko bost ordutako saioak izango dituzte bertaratzen direnek.

Prezioa, berriz, 65 eurokoa izango da, eta bertara doazenek; kamiseta jasoko dute opari, hamaiketakoa izango dute, eta egunero bost ordutako entrenamenduak jasoko dituzte. 

Izena emateko azken eguna, berriz, datorren egubakoitza,  abenduaren 22a izango da, eta informazioa nahi duenak: 666 825 556 telefonora deitu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak