Urtebete pasatu da dagoeneko Zibergara taldearen eskutik Elkartela proiektua sortu zenetik. Bergarako horma digitala da Elkartela, Telegrameko horma digitalean Bergarako herrigintzaren kartelak itsasten dituena.
2017an 200 afixa edo kartel sortu zituen herrigintzak eta abenduan 100 kideen langa gainditzea lortu zuten –egun, 117 dira–. Bada, lehiaketa bat antolatzea erabaki dute: "Bi mugarriak ospatzeko, herrian sortutakoa balioan jartzeko, gure ondarea zaintzeko eta kartelgile artistak omentzeko, Elkartela 2017 lehiaketa martxan jartzea erabaki dugu Zibergarako kideok".
Webgunera igo dituzte kartel horiek guztiak eta bertan sartzen den erabiltzaileak bere ustez politenak diren kartelak aukeratu ahalko ditu, hiru gehienez. Honako web orri honetan eman ahalko da botoa. Parte hartu ahalko da urtarrilaren 12ra arte; bozkatzeko, kartel bakoitzaren ondoan dagoen laukitxoan sakatu eta orrialdearen amaieran vote sakatu behar da.