Udaletxean Zorionak dioen kartela jarri dute eta Foruen plazako erdiko zutoina eta arkupeak argiz apainduko dira. Kale Zaharra, Kale Barria eta Atzeko kalea argitxoekin apainduko dira eta beste horrenbeste egingo da herrigunerako bi sarrera nagusietan dauden biribilgunetan, Portalekuan eta Unibertsitate etorbidekoan. Bidaurretako izei handian ere urteroko argiak jarriko dira.
Etra Norte enpresak argiak jarri eta kendu ez ezik, sistemaren mantentze lanak egingo ditu.