Gabonak ekintzez lepo datoz Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abe. 6a, 10:41
Mari Domingi eta Olentzero bergararrei zuzentzen, udaletxeko balkoitik. Aurten, Seminarixoa aretoa estreinatuko dute umeen gutunak jasotzeko. .

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.

Udalak eta merkatariek Gabonetako argiak piztuko dituzte abenduaren 7an. Saltoki bakoitzak jarri beharko du bere argiztapena, norbaiti argiak falta bazaizkio lehenbailehen deitu beharko du 616 727 592 telefono zenbakira.

Bestalde, erakusleiho lehiaketarik ere ez da faltako. Izena eman behar da abenduaren 11 baino lehen, 943 76 10 16 telefono zenbakira deituta.

Gabonetako zozketaren barruan, 600 euro zozketatuko dira aurten; 100 euroko hiru sari eta 50 euroko sei saritan banatuko dira. Saltoki bakoitzari 300 txartel banatuko zaizkie bezeroen artean banatzeko.

Jolas parkea eta puzgarrien gunea

Jolas parteka Seminarioko karpan jarriko dute abenduan zehar, abenduaren 9an, 16an, 23an eta 30ean  goiz eta arratsaldez 11:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 22an eta 29an arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Saltokiei banatuko zaizkien txartelean dago ordutegia adierazita. Gainera, Txatxilipurdik astebururo jolas desberdinak antolatuko ditu: ludoteka zerbitzua, Balance bike zirkuitua, natur tailerra, sukaldaritza eta zirku tailerra, aurpegi margotzea, birziklatuz sortu tailerra…

Amaitzeko, puzgarrien gunea frontoi aurrean jarriko da. Abenduaren 6tik urtarrilaren 7ra bitartean egongo da martxan, egunero. Lanegunetan 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta zapatu zein jai egunetan 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Saltokiei banatuko zaizkizuen ticketetan dago ordutegia adierazita.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak