Parketxea-Iturrigorri-Urbia-Elorrola-Parketxea ibilaldia egingo dute. Aurrez eman behar da izena: 943-78 28 94.
Gaia: Arantzazuko Parketxea. Parketxeak antolatuta. Prezioa da 3 euro. Aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94.
Goiena Classic Clubekoek iazko esperientzia ona ikusita bigarrenez antolatu dute auto klasikoen topaketa. Ardoarekin bezala, urteekin dotorezia irabazten duten ibilgailuen erakustoki bihurtuko da Arruena parkea domeka goizean.
Elgetako erretiratuen elkartetik jakinarazi dute urteko kuota ordaintzeko hitzordua egin dutela. Ozkarbi elkartean izango dira zuzendaritzako kideak eguenean, hilak 11, 11:00etatik 13:00etara. Kuota bazkideko hamar euro da.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak egun osoko txangoa antolatu du ekainaren 21erako Arizkunen (Nafarroa) dagoen Santxotena-Arizkuara. Bertan bisita gidatua egingo dute. Bazkaria, berriz, Doneztebeko Santa Maria hostalean egingo dute. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Interesatuek ekainaren 11n eman behar dute izena. Ozkarbi elkartean 11:00ak eta 12:00ak artean. Prezioa da 30 euro.
Ikasturte bukaerako erakustaldia egingo dute.
Antzuolako altxor ezkutuak. Antiguako ermita eta Antzuolako erdigunea ezagutzeko bisita gidatua; herriko historiaren gakoak ezagutuko dira. 12:00etan, Antiguako ermitan hasita.Izena emateko: 943 796 463 (Debagoiena turismoa).
Emakumezkoen lehen mailako futbola izango da protagonista domekan Agorrosinen (17:00), Euskal Herriko kopako finalerdia jokatuko dute-eta Realak eta Gasteizko Aurrerak. Aurretik, Bergararen eta Mondraren nesken arteko lagunartekoa jokatuko da Ipintzan, harmaila berriak inauguratuko diren partiduan. Sarrera doakoa da.
Ez dago sarrerarik.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak bigarren urtez antolatu du denboraldi amaierako jaia, ekainaren 9tik 11ra. Iaz egun bateko ospakizuna izan zen eta aurten, egun handia ekainaren 10a izango den arren, asteburu osoan zehar izango dituzte ekitaldiak. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Bule eta Depor tabernetan.
Ekainak 9, Ostirala (Seminarioan) 19:30 Karparen irekiera. Trikitilari eta buruhandiak. 20:00 Kontzertua - Aitor Garitano eta Olatz Muruamendiaraz. 21:00 Afaria - Parrillada. 22:30 Kontzertuak - Desados - Biks & The Pilots. Ekainak 10, Zapatua (Seminarioan) 10:00 Puzgarriak, futbol jokoak eta umeendako jolasak. 12:00 Zumba ikastaro irekia Camden Town dantza akademiarekin. 13:00 Triki-poteoa buruhandiekin (Seminariotik abiatuta). 14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Mahonero sarien banaketa eta zozketa. 17:30 Mus eta Futbolin txapelketak. 18:00 Karaokea eta dantzaldia Dj Julenekin. 21:00 Afaria - Parrillada. 22:00 Musika festa Dj Julenekin. Ekainak 11, Igandea (Ipintza - Agorrosin) 10:00 Alebin mailako neska-mutikoen “Mahonero saria” torneoa Ipintzan. 12:00 Emakumezkoen Euskadiko Kopako Semifinala Agorrosinen Real Sociedad - Aurrera de Vitoria
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Ekainak 10, larunbata 12:00 Kanpai-iraulketa eta txupinazoa. 12:30 Zezentxoak. 12:30 Karpako tabernaren irekiera 15:00 Karpako tabernaren irekiera. 16:00 81. San Antonio Saria erlojupean. 18:30 Lasterketaren sari banaketa. 18:45 Buruhandiak. 20:00 Nobena eta Salbea. 20:15 Sardinada. 20:30-24:00 Musika Frikis taldearekin. Ekainak 11, igandea 10:00 Udal Txistulari Bandaren diana. 11:00 Karpako tabernaren irekiera. 12:30 Bergarako Txistularien kontzertua. 14:30 Bazkari popularra karpan. 18:30 Buruhandiak eta DJ. Ekainak 12, astelehena - San Antonio bezpera 07:30 Kanpai-iraulketa. 20:00 Nobena eta Salbea. Ekainak 13, asteartea – San Antonio eguna 11:00 Meza ermitan. 12:00 San Joxepeko abesbatzaren emanaldia. 12:30 Luntxa, Gure Ametsa elkartean.
Gabez Takarraran, Eskoriatzako gaueko mendi lasterketa, ekainaren 10ean izango da, eta maiatzaren 4tik aukera dago izena emateko, kirolprobak webgunean. Hala ere, ekainaren 9ra arte egongo da aukera izena emateko, eta egunean bertan ere eman ahal izango da, bost euro gehiago ordainduz.