Zapatuan, ekainak 10, irekiko dituzte kanpoko igerilekuak Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 7a, 13:08
Agorrosingo kanpoko igerilekuak.

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

Igerilekuko putzuak 187 lagunendako lekua du eta kopuru hori gaindituz gero, sorosleek protokoloa jarraituko dute erabiltzaileen txandatzea bermatzeko. Gainera, sorosleen esanak eta arautegia errespetatzeko deia egin dute arduradunek.

Liburutegi zerbitzua aurten ere

Era berean, azken urteetako ohiturari eutsiz, ekainaren 26tik uztailaren 21era liburutegi zerbitzua eskainiko da Agorrosingo berdegunean, 15:00etatik 18:00etara. Bertan, erabiltzaile guztiek, liburuak maileguan jasotzeko aukera izango dute: "Maileguak, erreserbak eta eskaerak bideratzeko gune egokia izango da irakurzaletasuna lantzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak