Iazko arrakasta ikusita, BKEko ekimena errepikatzea erabaki du; taldeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera, jai giroan, asteburu atsegina pasatuko dute. "Denboraldiari amaiera eman eta futbol taldeen alboan ibilitako guztiok elkarrekin ospatzeko egunak izango dira", adierazi dute.
Bazkarirako txartelak salgai
Egun handia ekainaren 10ekoa izango den arren, festari bezperan emango diote hasiera, egubakoitz arratsaldean irekiko da-eta Seminarioko karpa. Aurtengo berritasunen artean, domekarako ere antolatu dira ekintzak, Agorrosinen. Beste guztiak Seminarioan izango dira.
Egitaraua ez dute oraindik itxi, baina dagoeneko salgai dituzte ekainaren 10ean Seminarioko karpan egingo duten bazkarirako txatelak. Bule eta Depor tabernetan eros daitekezke; nagusiak 20 euro eta umeek 15 euro ordaindu beharko dute. Txartelek bazkariaren ondoren egingo den zozketarako zenbakia izango dute.
Laguntza eskaera
Zuzendaritzakoek laguntza eskaera bidali dute: "Asteburu horretan izango ditugun lanetarako boluntarioak behar ditugu. Laguntzeko prest zaudeten guztioi zuzendaritzako kideekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu".