Reala eta Gasteizko Aurrera, nor baino nor gehiago domekan Agorrosinen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 9a, 13:01
Domekako partiduaren berri emateko atzoko agerraldia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Argazkia: BKE.

Emakumezkoen lehen mailako futbola izango da protagonista domekan Agorrosinen (17:00), Euskal Herriko kopako finalerdia jokatuko dute-eta Realak eta Gasteizko Aurrerak. Aurretik, Bergararen eta Mondraren nesken arteko lagunartekoa jokatuko da Ipintzan, harmaila berriak inauguratuko diren partiduan. Sarrera doakoa da.

Realaren eta Gasteizko Aurreraren arteko partidua irabazten duenak Athletic-en aurkako jokatuko du kopako finala, abuztu amaieran. Bergara Kirol Elkartekoek garrantzia berezia eman diote domekako lehiari: "Lehen aldia izango da Bergaran horrelako txapelketa entzutetsu bat ikusteko aukera izango duguna, orain arte Agorrosinen jokatutako emakumezko futbol partidurik garrantzitsuena izango da". Era berean, Euskal Herriko Kopako antolakuntzak eta BKEk emakumezko futbolak herrian bizi duen hazkundea nabarmendu nahi izan dute, ia 100 jokalari izatera iritsita azken denboraldian.

Sarrera doakoa izango da eta partiduan zehar Lasa eta Zumelaga Jatetxeetan bazkaltzeko bina txartel zozketatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak