Adindun ibilgailuei distira ateratzera

Xabi Gorostidi 2017ko eka. 8a, 10:03

Goiena Classic Clubekoek iazko esperientzia ona ikusita bigarrenez antolatu dute auto klasikoen topaketa. Ardoarekin bezala, urteekin dotorezia irabazten duten ibilgailuen erakustoki bihurtuko da Arruena parkea domeka goizean. 

25 urtetik gorako ibilgailuen erdigune bilakatuko da Arrasate bigarren urtez jarraian. Goiena Classic Club taldea da horren erruduna. Ibilgailu klasikoen maitale talde hau osasuntsu dago partaideei dagokionez eta baita ekintzak egiteko gogo aldetik ere.

Iaz lehendabizikoz antolatu zuten topaketak erantzun paregabea izan zuen, eta hori ikusita bigarrena ere arrakastatsua izan dadin osagai guztiak dituzte lapikoan. "Iaz 140 auto eta 25 motor batzea lortu genuen, eta aurten zifra antzerakoa lortzea edo hobetzea da lortu nahu duguna. Gure partez ahalik ez da faltako eta ilusioz beteta gaude domekara begira" adierazi du Iker Elorza taldeko kideak.

EAEko bigarren

Iaz azken orduan jende asko apuntatu zen arren, ibilgailu kopuru handia batzea lortu zuten, Euskal Autonomi Erkidego mailan egiten diren topaketa jendetsuenen artean sartuz.

"Iaz, lehena izan arren Euskadin egindako bigarren topaketarik jendetsuena izan zen. gure helburua urtetik urtera jende gehiago erakartzea da, eta zergatik ez, Euskadiko topaketarik jendetsuena bihurtzea. Aurten berritasun gisa haurrentzako pedaldun kart-ak jarriko ditugu, eta horretaz gain, adindun autoen txasisak berri bezala uzten dituen auto detailinga tailerra ere egongo da".

Lana eta esker ona

Adindun ibilgailuak pasio izan arren, era honetako topaketak antolatzen ibiltzea buruhauste handia dela azaldu Elorzak.

"Lan pila bat dauka, eta zaila jendeak zenbaterainoko lana den irudikatzea. Nahi eta ezin horren eraginez, ekimena bertan behera uztea ere pasa izan zaigu burutik, baina ilusioz egiten dugu, gustura gaude eta aurten ere antolatu dugu".

Egitaraua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak