Goizueta-Arriurdin (709 m)-Goizueta. Lauzpabost orduteko ibilaldia. Prezioa: hamar euro. Izena emateko azken eguna: martxoak 26. Antolatzailea: Kantsatzeke mendi taldea. Argibideetarako: kantsatzeke@gmail.com.
Txapelketako finala: Jaitxo - La Kokotxa
Jolas kooperatiboak eta logotipo lehiaketako sari banaketa Txaloka ludoteka ibiltariarekin
Big hero 6 filma (102 min.) izango dute umeek. Sarrera, 2 euro.
Erretiratuen lokalean egingo du Urteko Batzar Orokorra Landatxopek 17:30ean. Gai zerrenda 1. Aurreko Aktaren Irakurketa. 2. 2014 ekitaldiko memoria. 3. 2014 ekitaldiko kontuak aurkeztu eta onartzea. 4. Hainbat informazio. 5. Zuzendaritzako batzordearen hiru kide ordezkatzea. 6. 2015eko ekitaldiaren egitaraua eta aurrekontuak. 7. Azkenik galdera-eskaerak.
Antzezlana: Zu gabe. "Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara...". Antzezleak: Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa. Alex Tellok idatzi eta zuzendua. Eszenografian Zumetaren irudiak egongo dira eta Mikel Laboaren musika ere entzun ahal izango da. Ordua eta lekua: 19:00etan, Torresoroan. Sarrera: 3 €
Ozenki elkartearen eskutik Pucciniren Tosca opera ezagunaz gozatzeko aukera egongo da martxoaren 28an Arrasateko Amaia antzokian. Opera munduko obra handienetako bat da, eta gaur egun mundu zabalean oso preziatuak diren artistak igoko dira Amaiako oholtzara. Horiekin batera, gainera, Arizmendi ikastolako koroak ere hartuko du parte. Domekan jarriko dira salgai sarrerak, 30 eurotan.
Clint Eastwood zuzendariaren El francotirador (Estatu Batuak, 2014, 132 min.) filma izango dute helduek aste bukaeran; sarrera, 4 euro.
Eneko Dorronsoro eta Lukas Hicks bikoteak Dorronsoro eta Hicks taldea osatzen dute. Bata trikitia jotzen, bestea banjoarekin arituko dira zuzenean zapatuan, Aitz Garbi tabernan, 23:00etan hasita. Musika bikaina sortzen dute eta taberna giroko festarako oso da aproposa.
1. Piezen planoak eta sistema automatikoen eskemak CAD erabiliz egitea 2. Fabrikazio mekanikoko produktuak eta prozesuak CAD-CAM erabiliz diseinatzea 3. Mekanizazio-programak CNCan egitea
Bizikidetza Artearen Bidez Landuz egitasmoaren helburua, herritarren arteko bizikidetza ona lortzea da: "Beharrezkoak diren gaitasunak praktikan jarriz eta jarduera artistiko bat eginez bizikidetza ona lortzea da xedea", azaldu du Leire de Miguel teknikariak.
Takolo Goiru proiektuaren barruko lehen faseko lanak otsailaren 23an hasiko ditu Construcciones Amenabar enpresak. Lehen fase hori Arrasate pasealekuari dagokio, Foruen eta Udala plazen arteko tarteari. Bide zati hori kale bihurtuko dute, oinezkoei lehentasuna emanez eta bidegorria txertatuz. 1.135.000 eurokoa izango da aurrekontua eta obrek sei hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
Otsailaren 4an hasi ziren Arrasateko San Josepe auzoko lanak. Bada, San Andres eta San Josepe kaleek bat egiten duten lekuan –Eskatu izenez ezaguna den eraikinaren atzean– eustorma bat jarri behar dute eta horregatik bihar, hilak 11, San Andres kalea itxiko dute. Obrek bi hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusten du Udalak; obrek iraun artean Araba etorbidea erabili beharko da.
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Eskoriatzako Amuska Emakume Elkarteak teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu martxorako. Interneten erabileran gehiago ikasteko helburuarekin, doako ikastaroak emango dira Aretxabaletako KZgunean.
Arrasateko Udaleko Prebentzio Sailak gurasoendako bi ikastaro antolatu ditu martxorako eta apirilerako. Seme-alaben heziketarako lagungarri izango dira bi tailerrak eta izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen. Saioak gazteleraz izango dira, Kulturateko Loramendi gelan.
Arrasate pasealekua kale bihurtzeko lanak hastear dira eta horretarako atzo, astelehena, errepide zatia erabat itxi zuten. Sei hilabete iraungo dute lanek, eta amaitzerakoan, oinezkoek zein bizikletek izango dute lehentasuna Udala eta Foruen plazan arteko errepide zatian; desbideraketen berri ematen duten seinaleak jarrita daude dagoeneko. 2014ko apirilean aurkeztu zitzaien proiektua herritarrei.
Apiril eta maiatzerako txalaparta ikastaroa antolatu du Musika Eskolak. Zazpi saio izango dira, apirilaren 16tik maiatzaren 23ra, eguenetan, 19:00etatik 20:00etara. Informazioa: musika eskolan bertan, 943 76 57 80 telefonora deituz edo www.bergarakomusikaeskola.com webgunean.
Talde hauek joko dute gaurko kontzertua: DROP! (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako kideez osatutako hardcore basatia jotzen duen taldea), Bullets of Misery (Purificatio per agone diska berria aurkeztera datoz bizkaitarrak. Bideomuntaia ustelak eta performance odoltsua eszenatokian) eta Highkick (Madriletik datorren hardcore talde basatia hau ere. Besteak beste, Madball bezalako taldeekin jo dituzte kontzertuak).