Seme-alaben heziketarako lagungarri diren bi ikastaro antolatu ditu Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko otsailaren 12a

Arrasateko Udaleko Prebentzio Sailak gurasoendako bi ikastaro antolatu ditu martxorako eta apirilerako. Seme-alaben heziketarako lagungarri izango dira bi tailerrak eta izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen. Saioak gazteleraz izango dira, Kulturateko Loramendi gelan. 

Batetik, 0 eta 12 urte arteko haurrak dituztenendako Elkarbizitzarako tresnak eskuratzen: etxean errespetua, komunikazioa eta lasaitasuna areagotzeko tailer praktikoa izenekoa. Bestetik, 13 eta 19 urte artekoak dituztenendako Zer egingo dut nik orain? ikastaroa.

Izena emateko hiru bide 

Otsailaren 20rako eman behar da izena: BAZera joz, 943 25 20 07 telefono zenbakira deituta edo prebentzio@arrasate-mondragon.net helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Argibide gehiagorako, deitu 943 25 20 07 telefono zenbakira (Maite). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak