Ekimena lantzeko asmoz, hainbat saio egingo dira herritarrekin batera. Helburua da-eta herritarrek aurrez aukeratuta, eskolako patioko kanpoaldeko horman, murala margotzea. Murala egiten lagundu nahi dutenek gaur, eguaztena dute aukera 18:30ean Olarango goiko pisuan. (Hirugarren eta azken saioa hilak 25, 18:30ean izango da).
Murala, martxoak 28 eta 29ko asteburuan margotuko da eta egun guztiko saioa izango da.