Eguneko albistegia. Unean uneko albisteak, egunekoak, azkar eta arin emanak. Lekukoen edo protagonisten testigantzekin. Astelehenetik egubakoitzera bitartean; asteburuan, asteko albisteen errepasoa.
Harrera egin diete Aretxabaletan hizkuntza-aktibistei
ALBISTEAK

Garabide elkartearen Hizkuntzak Biziberritzeko Programaren barruan, hizkuntza gutxitua duten hamahiru komunitateetako hizkuntza-aktibistak iritsi dira Euskal Herrira. Atzo, irailak 25, Aretxabaletako Udalean harrera egin zieten, Gari Iturbe alkatearen eskutik. Sei asteko egonaldia egingo dute hauek eta Euskal Herriko hainbat txokotara joango dira esperientzia ezberdinak ezagutzera.