ira 05 Oñati
ALBISTEAKMartitzenean hasi zen San Migel pilota txapelketaren 41. edizioa eta 32 pilotari izango dira aurten lehian. Tartean hiru debagoiendar izango dira, Iñigo Erle (Oñati), Ander Etxaniz (Bergara) eta Manex Balerdi (Antzuola); azken bi horiek bikote moduan. Erlek gaur, eguena, egingo du debuta eta Etxaniz-Balerdi bikoteak, berriz, irailaren 10ean. Finala urriaren 6an jokatuko da.