Egitarau zabala aurten ere Oñatiko sanmigeletan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 17a, 15:27

Oñatiko San Migel jaien hasiera, iaz. Irudia: Goiena.

Irailaren 28an, zapatua, jaitsiko dute Txantxikua sanmigelei hasiera emateko asmoz; hala ere, hilaren 20tik aurrera hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Irailak 20, egubakoitza.

  • 21:00. Aloña Mendi Kirol Elkartearen aurkezpen ekitaldia: 75. urteurrenaren baitan Kirol Elkarteko kide eta herritar guztiak batuko dituen ikus-entzunezko emanaldia, Herriko Plazan.

Irailak 21, zapatua. Haur eta Gaztetxoen Eguna.

  • 11:00. Atsolorra: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
  • 11:30. Erraldoien konpartsak, Kanpantxotik irtenda.
  • 16:00. 45. Eskubaloi Txapelketa, senior neskak, kiroldegian.
  • 16:30. Sanmigeletako mus txapelketa, Portuko plazan.
  • 17:00. Herriko pilota txapelketako finalak, Herriko Plazako pilotalekuan. Eta ondoren, pilotari ohien partida, bikoteka: Xala-Paskual / Aitor Mendizabal-Erle.
  • 18:00. 45. Eskubaloi Txapelketa, senior mutilak, kiroldegian.
  • 18:00. Haurren danborrada, Musika Bandak lagunduta. Jarraian, Gegants Bojos eta Diables de Sant Pere Nord taldeetako musikarien kalejira, Atzeko Kaleko plazatxoan hasita.
  • 21:30. Correfoc –suzko ikuskizun ibiltaria–, Gegants Bojos eta Diables de Sant Pere Nord taldeen eskutik, Zazpibidetako bidegurutzean.

Irailak 22, domeka.

Goizean zehar, Aire Libreko 20. margo lehiaketa. 14:30ean, sari-banaketa Kultur Etxean.

  • 10:30. Nazioarteko 64. Artzain Txakurren Trebetasun Lehiaketa, Santa Lutzian.
  • 15:30. Herriko bola-joko txapelketa, San Martinen.
  • 17:00-19:00. Barraketako soinu ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.

Egun osoan, barrakak euro batean.

Irailak 27, egubakoitza.

  • 19:30. Txosnagunearen irekiera ekitaldia. Jarraian, Malenpe bakarlaria.
  • 21:00. Film laburren lehiaketa, txosnagunean.
  • 22:30. Bertso jaialdia, kiroldegian: Andoni Egaña, Maider Arregi, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Aitor Tatiegi. Gai-jartzaile lanetan, Txinparta Bertso Eskola.

Irailak 28, zapatua. San Migel Aozaraza Eguna.

  • 11:00. Trafijolasak, txosnagunean.
  • 14:30. Bazkaria, txosnagunean; eguraldi txarrarekin, Merkatu plazan.
  • 18:00. Kalejira mitologikoa: erraldoiak, iratxo txikiak, dragoiak..., Iskidi taldearen eskutik.
  • 19:00. Meza nagusia, Parrokiako koruak abestuta.
  • 19:30. Konponbiderako giltzak kalejira, Sare Oñatiren eskutik.
  • 20:00. Txantxikuaren jaitsiera. Jarraian, Trikitraka txaranga, txosnagunean.
  • 20:15. Lisker taldea, Herriko Plazan.
  • 22:30. Danborrada nagusia. Ondoren, Lisker taldea, Herriko Plazan.
  • 00:00. Karaokea, txosnagunean.
  • 00:30. Testing-a, txosnagunean, Ailaket-en eskutik. Jarraian, DJ Kepix, DJ Ugal eta DJ Izura.

Irailak 29, domeka. San Migel Eguna.

  • 09:00. Aita Madina txistulari taldearen goiz eresia.
  • 11:00. Herri mailako plater tiraketa, Txopekua tiro zelaian.
  • 12:00. Meza nagusia, Parrokiako koruak abestuta.
  • 12:00. Kalejira herriko kaleetan, Musika Banda eta Aita Madina txistulari taldearekin.
  • 12:00-14:00. Haur parkea, Etxaluzen; eguraldi txarrarekin, kiroldegian.
  • 13:00. Musika Bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
  • 17:00-20:00. Haur parkea, Etxaluzen; eguraldi txarrarekin, kiroldegian.
  • 19:00. Siempre Sabina tributu taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
  • 20:00. Bakarrizketak, txosnagunean.
  • 23:00. Süne taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Irailak 30, astelehena.

Egun osoan zehar, gazteentzako ekintzak.

  • 11:00. Jotak, Acordes Navarros taldearekin, San Martin egoitzan.
  • 12:00. Berakatz-zopa lehiaketa, Herriko Plazan. Ondoren, sari-banaketa.
  • 13:00. Jotak, Acordes Navarros taldearekin, Lazarragako lorategian.
  • 16:45. Entzierro txikia, haur eta gaztetxoentzat.
  • 17:30-19:30. Sokamuturra, Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen, Ibiri ganadutegiko zezenekin.
  • 20:00. Aukeran dantza konpainiaren ikuskizuna, Herriko Plazan.

Arratsaldean zehar, Mugi Boogie! dantzaldia, adin guztientzako gaztetxoentzat, txosnagunean.

Urriak 4, egubakoitza.

  • 19:00. Pintxo-potea, musikaz girotua, Txosna Batzordearen eskutik.
  • 23:00. Esne Beltza taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Urriak 5, zapatua. Herri Eguna.

  • 09:00. Aita Madina txistulari taldearen goiz eresia. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 10:30. Unibertsitate inguruan: herri mailako behi erakusketa; herri mailako bildots, ahari eta ardi lehiaketa; asto erakusketa; behor eta zaldi erakusketa; oilo eta euskal txerri erakusketa; gazta lehiaketa; herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa; lore eta landare erakusketa; artisau erakusketa; Talo tabernan, taloak eta otartekoak.
  • 11:00. Kalejira, herriko kaleetan. Musika eskolako trikiti-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak.
  • 12:00. 36. Sagardo dastaketa, Herriko Plazan.
  • 13:15. Lehiaketetako sari-banaketa.
  • 14:30. Herri bazkaria, kiroldegian.
  • 15:00. Zuk ekarri zuk jan bazkaria, Antixena gaztetxean, Txosna Batzordearen eskutik.
  • 17:00. Gaztetxoekin herri kirolak, Herriko Plazan. Ondoren, profesionalen erakustaldia; eguraldi txarrarekin, kiroldegian.
  • 18:00. Elektrotxaranga, gaztetxetik txosnagunera.
  • 18:30. Obaneuke taldearekin erromeria, Atzeko Kalen.
  • 19:00. Meza, Parrokian. Ondoren, F. Esnalen salbea, Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta.
  • 20:00. Laket taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
  • 21:30. Drag show ikuskizuna, txosnagunean.
  • 22:00. Rebel Noise, Hamarratz eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua, txosnagunean. Jarraian, DJ Lumatzak.
  • 22:30. Laket taldearekin erromeria, Herriko Plazan.

Urriak 6, domeka. Errosarixo Eguna.

  • 09:00. Aita Madina txistulari taldearen goiz eresia.
  • 12:00. Meza nagusia, parrokiako koruak abestuta.
  • 12:00-14:00. Haur parkea, Etxaluzeko parkean.
  • 12:30. Erraldoiekin dantzan, Herriko Plazan.
  • 17:00. Arku tiraketa erakustaldia, San Martin zuhaiztian. Arkua probatu nahi duen edonorentzat irekita.
  • 17:00. 41. San Migel pilota txapelketako finala, gazte eta nagusi mailako pilotariak, Zubikoa pilotalekuan.
  • 17:00-19:00. Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
  • 17:00-20:00. Haur parkea, Etxaluzeko parkean.
  • 19:00. Africa Bibang abeslaria, Atzeko Kalen.
  • 19:00. Ingot Rock taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 20:00. London Orkestra taldearekin dantzaldia, Herriko Plazan.
  • 20:30. Balkoitik balkoirako bertso-saioa, Maialen Lujanbio eta Urko Arregi bertsolariekin, Kale Zaharrean.
  • 23:00. Ikuskizun piromusikala, Valecea pirotekniaren eskutik, Herriko Plazan. Eta ondoren, dantzaldia London Orkesta taldearekin.

Urriak 7, astelehena. Errosarixo Bixamona.

  • 10:00-12:00. Sokamuturra, Herriko Plazan, Lopene ganadutegiko zezenekin.
  • 15:00. Bazkaria, txosnagunean; eguraldi txarrarekin, Merkatu plazan. Bazkal ondoren, jaietako sari-banaketa.
  • 17:30-19:30. Sokamuturra, Herriko Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen, Lopene ganadutegiko zezenekin.
  • 18:00. Burrunba elektrotxarangaren kalejira.
  • 19:00. Dibertsioak, txosnagunean.
  • 20:00. Puro Relajo taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Horrez gain, ekintza gehiago:

  • Irailak 23-Urriak 13. Aire Libreko 20. Margo Lehiaketako partaideen eta margo-ikastaroetako ikasleen lanen erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, baina irailaren 28tik 30era eta urriaren 5etik 7ra itxita egongo da.
  • Irailak 28-Urriak 8. Oñati Begi Bistan argazki erakusketa, plazako arkupeetan. Jaien amaieran lan guztiak zozkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak