Telebista

JAIAK

Debagoieneko herrietako jai nagusiak eta bestelako jai bereziak bertatik bertara jasota, irudi eta testigantzekin osatuta: jaietako protagonistak, kaleko giroa…
Egilea: Goiena
6 atal ikusteko
Oñatiko jaiek emandakoa
2026/10/07

San Migel zein Errosarixo jaiek argazki, irudi eta bizipen asko utzi dituzte beste urte batez. Horietako asko jaso ditu Goiena telebistak, besteak beste, umeendako jolasak, danborrada, azoka, hainbat bazkari eta Erroxarixo Bixamon eguneko jai giroa. Hona hemen horiek guztiak saio berezian jasoak.

60 min
Maritxu Kajoi Egunak emandakoa
2026/10/05

Maritxu Kajoik jendetza batu zuen Arrasaten, joan den egubakoitzean. Goizeko lore eskaintzak abiatu zuen eguna, eta ondoren etorri ziren Maritxurekin kalejira, dantzaldia eta eguerdiko poteoa, besteak beste. Iluntzeko mirariak borobildu zuen jaia eta 50. aldian ura ardo bihurtu zuen txikiteroen zaindariak, 1981ean –lehen miraria– eta 2001ean –25. urteurrenean– egindako legez.

31 min
Aretxabaletako sanmigelek emandakoa
2026/09/29

Aretxabaletako San Migel jaiek euskal giroa ekarri dute herrira eta kaleak bete dituzte musikarekin, dantzekin, azoka kontuekin eta herri kirolekin, besteak beste. Horiek guztiak eta gehiago jaso ditu Goiena telebistak.

32 min
Eguraldi txarraren gainetik, jaietan murgildu dira oñatiarrak
2026/09/28

Asteburuan motorrak berotu ostean, ofizialki hasi dituzte jaiak Oñatin. Arratsalde partean hasi den zaparrada ez da oztopo izan txantxikua jaitsi eta jaiak txarangaren musikaren bueltan hasteko. Hemendik aurrera, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute oñatiarrek.

4 min
San Martin jaiek emandakoa
2026/09/17

Ohiko ekintzak izan dira nagusi Bergarako sanmartinetan, besteak beste, ekoizleen azoka, dantza txapelketa, danborrada, bigantxak eta kontzertuak. Eta beste behin jendeak ez du hutsik egin. Aurtengo izarra, baina, Pantxoa eta Peioren emanaldia izan da eta lepo bete zen Oxirondo horiek ikusteko. Horietan guztietan izan da Goiena telebista eta hemen jasotakoak.

52 min
Gatzagako andramaixek emandakoa osorik
2026/09/09

Andramaixak ospatu dituzte egunotan Leintz Gatzagan eta familia giro polita izan da herrian. Rock kontzertuak, bigantxak, herri kirolen erakustaldia, erromeria, eta zelan ez, herri afaria izan dituzte, besteak beste.

31 min
14 atal ikusteko
"Ardauek urten dau Herriko Plazako itturrittik, barriro be"
2026/10/02

Maritxu Kajoi Egunaren 50. urteurrenean, 1981etik itxaron den miraria berriz ere gertatu da: ardoa atera da herriko plazako iturritik. Urtero bezala, herritar ugari izan dira mirarian.

11 min
GOIENAk photocall-a jarri du beste urte batez
2026/10/02

GOIENAk photocall-a jarri du Arbolapetan eta Maritxu Kajoi eguna ospatzen ari diren kuadrilla asko gerturatu dira argazkia ateratzera.

4 min
Zein izango da Maritxuren aurtengo miraria?
2026/10/02

Urtero legez, Maritxuk miraria egingo du 20:30ak aldera, eta zein izango den galdetu diegu herritarrei. Hemen euren erantzunak.

4 min
Eskapularioa lepoan, loreak utzi dizkiote herritarrek Maritxuri
2026/10/02

Herriko kuadrilak, lagunak eta elkarteak Maritxurengana gerturatzen dira urtero lore eskaintza egitera. Aurten ordea, Maritxu kalejiran eraman dute  eta bere zain gelditu dira lore sortak. 50 urte hauetan Maritxu egikaritzeko ezinbestekoa izan da komisiñokuen lana eta datozenetan ere horrela izan dadin, eskapularixoak saltzen aritu dira arbolapetan.  

5 min
Txosnagunea, kalea eta tabernak elegante ospatzeko prest daude
2026/10/02

Txikiteroen patroia ospatzeko eguna da Maritxu, eta horretara atera dira herritar ugari goizean goizetik, poteatzera. Txosnagunea, tabernak eta kaleak musikaz eta giro onez jantzi dira, herritarren gozamenerako. 

4 min
Danbor hotsek Oñatiko kaleak girotu dituzte
2026/09/29

Eltziatik abiatu zen danborrada eta herriko kaleak burrunba hotsekin astindu ondoren, Foruen plazan bukatu zuten ekitaldia, gauerdian.

14 min
Danbor hotsekin girotu dituzte Bergarako kaleak neska-mutikoek
2026/09/17

Haurrek atzo arratsaldean hartu zituzten danborrak eskuartean eta kalerik kale jardun zuten San Martin Eguna girotzen. Haien senideek eta lagunek, ostera, txaloekin eskertu zieten eginahala. Hemen argazkiak.

4 min
Goraino bete da pilotalekua Bergarako Musika Banda entzuteko
2026/09/16

Bergarako Bandak kontzertua eskaini du gaur eguerdian Udal Pilotalekuan, San Martin jaietako egitarauaren baitan. 12:30ak hurbildu ahala, pilotalekuko eserlekuak betetzen joan dira, eta bertaratutakoek kontzertu atseginaz gozatzeko aukera izan dute.

4 min
Errekortari lanetan gozatu dute gazteek
2026/09/16

Bergarako errekortadore eskola egin dute Seminarioko patioan 12:00etan eta jende ugari bildu da bertan. Ekitaldiari hasiera emateko pottokak atera dituzte eta txikienek hauen gainean ibiltzeko aukera izan dute. Ostean, zezentxoen txanda iritsi da eta hainbat gazte ausartu dira haien aurrean korrika eta errekorteak egitera. 

Min 1
850 bergararrek gogotsu astindu dituzte danborrak
2026/09/16

850 lagunek parte hartu dute sanmartinetako nagusien danborradan. Hala, burrunba doinuak ozen entzun ziren Bergarako kaleetan barrena. Aurten, 33 taldek parte hartu dute, inoiz baino gehiago; hauetatik, Pertxa elkarteak 50 urte bete ditu danborradan eta Luis Mari Guti-k zuzendariak azken aldiz zuzendu zuen taldea.

17 min
Gatzagarren topaleku izan da, beste urte batez, Andramaixetako herri afaria
2026/09/06

Leintz Gatzagako herritarrek frontoia izan dute aterpe, tradizio bilakatu den Andramaixetako herri afarian. Auzolana oinarri, herriko gazteak arduratu dira haragia parrillan gertatzeaz, gainontzeko gatzagarrek afariaz gozatzen zuten bitartean.

2 min
Ausart aritu dira gatzagarrak bigantxen aurrean
2026/09/06

Bigantxa ikuskizuna egin zuten atzo arratsaldean Leintz Gatzagako Herriko Plazan. Iaz berreskuratu zuten ekitaldia, eta, herrian izandako harrera ikusita, badirudi geratzeko iritsi dela erakustaldia. Izan ere, bailarako jende asko hurbildu zen festa giroaz gozatzera, eta gatzagarrek ilusio handiz bizi izan zuten ekitaldia. 

2 min