Irailak 18, egubakoitza
- Egun guztian: Barrakak 1,5 euro
-
19:00 Bertso jaialdia, Santa Ana antzokian. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maider Arregi, Xabat Illarregi, Amets Arzallus, Urko Arregi eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Txinparta Bertso Eskolia.
Sarrerak: Txokolateixan eta www.oñati.eus, 10 eurotan. Sarrera doan 12 urtetik beherakoentzat; hala ere, gonbidapena behar dute.
Irailak 19, zapatua - Haur eta gaztetxoen asteburua
- 11:00 Atsolorra. Urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
- 11:30 Erraldoien konpartsak, Kanpantxotik irtenda. Dantzaldi nagusiak Sancti Spiritus Unibertsitate parean, Etxaluze –Agerrena- etxearen aurrealdean eta Foruen enparantzan izango dira. Parte-hartzaileak: Oñatiko konpartsa, Konpartsa Txikia, Sebastian erraldoia, Atzeko Kaleko konpartsa, Pasaiako erraldoi eta buruhandien kopartsa eta Aretxabaletako konpartsa. Zorotxo konpartsak eta Oñatz dantza taldeak lagunduta. Antolatzailea: Kanpantxo kultur alkartia.
- 16:00 San Migel eskubaloi txapelketa. Taldeak: Aloña Mendi Onnera Group eta Eibar eskubaloia (senior kategoriako mutilak). Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: Aloña Mendiko eskubaloi saila
- 16:30 San Migeletako 17. mus txapelketa, Eltzia tabernan. Izen-ematea: 15:45etik 16:15era.
- 18:00 San Migel eskubaloi txapelketa. Taldeak: Aloña Mendi Ulma eta Berango Urduliz eskubaloia (senior kategoriako neskak). Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: Aloña Mendiko eskubaloi saila
- 18:00 Haurren danborrada, musika bandak lagunduta. Irteera: Bidaurretako Santa Klara monasterioa.
- 18:30 Emakumezkoen Master Cup txapelketa. Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: kirol saila
Irailak 20, domeka - Haurren Eguna
- 09:00 Goiz-eresia, Aita Madina Txistulari Taldeak alaituta.
- 11:45 Alkate txikiaren ongi-etorria eta agurra.
- 12:00 Dantzak, herriko kaleetan zehar.
- 17:15 Alardea, plazan.
- 18:30 Txorimalo eta erraldoien kalejira, irteera Santa Ana Antzokitik
- Antolatzailea: Oñatz dantza taldea
Irailak 24, eguena
- 19:00 'Los últimos pastores', proiekzio-hitzaldia, Kultur Etxeko zinema-aretoan. Samu Fuentes asturiar zuzendaria bertan izango. Antolatzailea: kultura saila
Irailak 25, egubakoitza
- Egun guztian Barrakak 1,5 euro.
Irailak 26, zapatua
- Txosnagunearen irekiera.
- Egun guztian zehar Gazteendako ekintzak. Antolatzailea: Gaztelekuko erabiltzaileak. Egitaraua Gaztelekuan ikusgai.
- 14:30 Bazkaria, txosnagunean
- 17:00 Herriko pilota txapelketako finalak, plazako pilotalekuan
- 23:00 Latzen taldearen kontzertua, plazan
- Jarraian, DJ Herrikoiak eta DJ Bezo, txosnagunean
Irailak 27, domeka
- Goizean zehar Aire libreko 22. margo lehiaketa. ntolatzailea: 14:30ean sari banaketa kultura etxean.
- 10:30 Nazioarteko 66. Artzain Txakurren trebetasun txapelketa, Santa Lutzian.
- 15:30 Herriko bola-joko txapelketa, San Martinen. Antolatzailea: Kurtzebaltz elkartea
- 17:00 Arku tiraketa erakustaldia, San Martin zuhaiztian. Arkua probatu gura duen edonorendako irekia. Antolatzailea: Txantxiku arkulariak.
- 17:00 - 19:00 Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
Irailak 28, astelehena - San Migel Aozaraza eguna
- 18:00 Holi festa, gaztetxoentzat, plazan –Arropa txuria eta uretako betaurrekoak eramatea gomendatzen da–.
- 19:00 Mauxitxa txaranga, herriko kaleetan zehar
- 19:00 Meza nagusia, Parrokiako abesbatzak abestuta
- 19:30 'Helmuga. Denak etxera' kalejira. Etxaluzeko parketik txosnagunera. Antolatzailea: Sare Oñati
- 20:00 Txantxikuaren jaitsiera, jaiei hasiera emateko
- 20:15 Joselu Anayak taldearen dantzaldia, plazan
- 20:15 Odik-show, txosnagunean
- 22:30 Nagusien danborrada. Ondoren, Joselu Anayak, plazan.
- 00:00 Testing-a, txosnagunean, Ailaket elkartearekin.
- 00:30 DJ Herrikoiak, txosnagunean.
Irailak 29, martitzena - San Migel eguna
- 12:00 Meza nagusia, Parrokiako abesbatzak abestuta
- 12:00 Kalejra herriko kaleetan, Musika Bandaren eta Aita Madina Txistulari taldearekin
- 12:00 14:00 Haurrendako parkea, Olaitturrin –eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian–.
- 13:00 Musika bandaren kontzertua, plazan
- 13:00 Herri mailako plater tiraketa, Txopekua tiro zelaian. Antolatzailea: Pago Uso Elkartea. Inskripzioa: 15:30-17:30 | Sarrera: 20 euro.
- 17:00 - 20:00 Haurrendako parkea, Olaitturrin –eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian–.
- 20:15 'Haria' dantzan ikuskizuna Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen eskutik, plazan
- Jarraian Ikuskizun piromusikala, Valacea pirotekniaren eskutik, plazan –Antolakuntzak zehaztutako segurtasun eremua errespetatzea eskatzen da. Kale Barria eta Atzeko kale itxi egingo dituzte ikuskizuna hasi baino lehenago–.
Irailak 30, eguaztena - San Migel bixamona eguna
- 11:00 Jotak, Acordes Navarros taldearekin, San Martin egoitzan
- 12:00 Beraktz-zopa lehiaketa, plazan. Ondoren, sari banaketa
- 13:00 Jotak, Acordes Navarros taldearekin, Lazarraga lorategian
- 17:30 - 19:30 Sokamuturra plazan, kale Barrian eta Atzeko kalen, Lopene ganadutegiko zezenekin –16 urtetik beherakoek debekatuta dute entzierroan parte hartzea–.
- 20:15 'Site Specific' ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala taldearen eskutik, Txaketua kantaleko parrokiako horman.
Urriak 1, eguena - Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna
- Egun guztian Barrakak 1,5 eurotan
- 11:00 Egunari hasiera emateko, Oñatiko bertsolarien saioa txosnagunean
- Jarraian 'In Cresccendo' klown ikuskizuna, helduendako, Virginia Imazen eskutik, txosnagunean
- 12:00 Manifestua, nagusien eskubideen alde
- Jarraian Hildako nagusiei omenaldia. Ondoren, kalejira eta bermuta
- 17:30 DJ Javi Sound-ekin dantzaldia, Atzeko kalean
- Egunaren antolatzailea: Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaia eta Oñatiko Pentsionistak
Urriak 2, egubakoitza
- Arratsaldean zehar Pintxopotea DJ Kunbiaren musikaz girotuta. Antolatzailea: txosna batzordea
- 18:15 Musika bandaren kalejira herriko kaleetan zehar
- 19:30 'Klasikoen Gaua' kontzertua, musika bandaren eskutik, plazan
- 21:00 Kilimak taldearen kontzertua, Atzeko kalean
- 22:00 AimarZ artistaren emanaldia, txosnagunean
Urriak 3, zapatua - Herri Eguna
- 09:00 Aita Madina Txistulari Taldearen goiz-eresia ohiko kaleetan zehar. Ondoren, kalerik kale ibiliko dira
- 10:30 Unibertsitatearen inguruan:
- Herri mailako behi erakusketa.
- Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
- Asto erakusketa.
- Behor eta zaldi erakusketa.
- Euskal txerri eta oilo erakusketa.
- Herri Eguneko Talo tabernan taloak eta otartekoak, Ezker Abertzaleak antolatuta.
- Gazta lehiaketa.
- Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.
- Lore eta landare erakusketa.
- 10:30 Parrokiako klaustroan eta inguruan:
- Oñatiko artisauen azoka.
- Euskal produktuen azoka.
- 11:00 Kalejira, herriko kaleetan. Musika Eskolako eta Lizargarateko triki-pandero, soinujoleen taldea eta Tolosako gaiteroak.
- 12:00 38. Sagardo dastatzea, plazan
- Aburuza: Aduna.
- Akarregi: Hernani.
- Alorrenea: Astigarraga.
- Altuna: Urnieta.
- Astarbe: Astigarraga.
- Altzueta: Astigarraga.
- Barkaiztegi: Martutene-Donostia.
- Begiristain: Ikaztegieta.
- Bereziartua: Astigarraga.
- Etxeberria: Astigarraga.
- Iparragirre: Hernani.
- Iturrieta: Aramaio.
- Itxas-buru: Hernani.
- Izeta: Aia.
- Larrarte: Astigarraga.
- Larregain: Hernani.
- Lizeaga: Astigarraga.
- Oiarbide: Astigarraga.
- Oiharte : Zerain.
- Ordo Zelai: Oiartzun.
- Petritegi: Astigarraga.
- Rezola: Astigarraga.
- Saizar: Usurbil.
- Tximista: Ordizia.
- Urbitarte: Ataun.
- Urdaira: Aginaga.
- Zabala: Aduna.
- Zelaia: Hernani.
- 13:15 Lehiaketako sari banaketa, Unibertsitatearen inguruan
- 14:30 Herri bazkaria Zubikoa kiroldegian –Sarrerak salgai Arrano, Izarraitz, Batzokia eta Ore Gozo tabernetan. Prezioa: 24 euro nagusiek, 12 euro 12 urtetik beherako umeek–.
- 15:00 Bazkaria Zuk Ekarri Zuk Jan, Antixena gaztetxean. Antolatzailea: Txosna batzordea
- 17:00 Gaztetxoekin herri kirolak, plazan. Ondoren, profesionalen erakustaldia
- 18:00 Herrixa Dantzan erakustaldi gidatua, Aiko taldearen eskutik, Atzeko kalen.
- 18:00 Distopia Elektrotxaranga, gaztetxetik txosnagunera. Antolatzailea: Txosna batzordea
- 19:00 Meza, San Migel parrokian. Ondoren, F. Esnalen salbea parrokiako koruak eta Oñati abesbatzak kantatuta
- 20:00 Ostarte taldearekin erromeria, plazan
- 22:00 Inguma, Streetwise eta Ahantzi erromeixia taldeen kontzertuak, txosnagunean. Jarraian, DJ M&M.
- 22:30 Ostarte taldearekin erromeria, plazan
- 00:00 Testing-a txosnagunean, Ailaket elkartearekin.
Urriak 4, domeka - Errosaixo eguna
- 09:00 Aita Madina Txistulari Taldearen goiz-eresia.
- 12:00 Meza nagusia, parrokiako koruak abestuta.
- 13:00 Boleros 4 taldearen emanaldia, plazan.
- 12:00 - 14:00 Haurrendako parkea, Olaitturrin. Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian
- 16:30 Patata tortilla txapelketa, jolasak (xakea, futbolina...), musikaz girotua, txosnagunean. Jarraian, DJ
- 17:00 43. San Migel pilota txapelketako finala. Gazte eta nagusi mailako pilotariak, Zubikoa frontoian. Antolatzailea: Aloña Mendiko pilota saila
- 17:00 - 19:00 Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
- 17:00 - 20:00 Harrendako parka, Olaitturrin. Eguraldi txarrarekin, kiroldegian
- 20:30 Balkoitik Balkoirako bertso saioa, Aitor Tatiegi eta Sustrai Colina bertsolariekin, kale Zaharran.
- 22:00 ABBA taldearen tributu kontzertua, plazan
Urriak 5, astelehena - Errosaixo bixamona
- 10:00 - 12:00 Sokamuturra, plazan, Ibiri ganadutegiko zezenekin
- 15:00 Bazkaria, txosnagunean
- 17:30 - 19:30 Sokamuturra plazan, kale Barrian eta Atzeko kalen. Lopene ganadutegiko zezenekin
- 18:00 Burrunba elektrotxarangarekin kalejira
- 18:00 Dibertsioak, txosnagunean
- 20:00 Puro Relajo taldearen kontzertua, plazan
Erakusketak ikusgai
Aurten ere bi erakusketa egongo dira ikusgai jaietan:
- Oñati Begi Bistan argazki erakusketa, Pago Uso elkartean inguruan. Antolatzailea: Ilunpetan argazki elkartea. Irailaren 28tik urriaren 5era
- Pintura erakusketa. Aire libreko margo lehiaketan aurkeztu dituzten hainbat lanen eta herriko margo ikastaroetan egindako zenbait margolanen erakusketa. Urriaren 1etik 10era, kultura etxeko erakusketa gelan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara. Urriak 10, zapatua: 10:00etatik 13:00etara –urriaren 3an eta 5ean itxita egongo da–.