abu 04 Oñati
Oñatiko Udalak jakinarazi du aurten ez dela Herri Eguneko artisauen azokarako ohiko deialdirik egingo. Azokaren ohiko eremua itxita dago egun Unibertsitateko obrak direla eta, eta espazio berriak ari da antolatzen Udala herriko artisauendako.