Euskal artzain txakurra ezagutzen

Oihana Elorza Gorostiza

Nekazarien Elkarteak antolatuta biharko Herri Egunean, euskal artzain txakurrak ere egongo dira ikusgai, behorrekin, ardiekin, astoekin, zaldiekin edo behiekin batera, besteak beste. Jose Mari Bengoarekin izan gara aurretik.

Jose Mari Bengoa eta Mutrikutik etorriko den beste artzain gazte bat egongo dira txakurrak erakusten. Euskal arrazako artzan txakurrak izango dira, eta jendeari azalpenak emateko gogoz egongo dira biak.

Bihar, zapatua, Oñatin egingo den Herri Egunean egongo dira. Herriko hainbat abelburu egongo dira ikusgai aurten ere eta eurekin batera, baita euskal artzain txakurrak ere. Nekazarien Elkarteak antolatutako azokaren baitan ekarriko dituzte animaliak kalera. 

Ohiko lekuan, unibertsitatearen aurreko zelaian, egongo dira animaliak ikusgai. Gazta lehiaketa –herriko ekoizleek egindako gazten lehiaketa– gune horretako oholtza gainean egingo da eta berdura eta fruta erakustaldia eta salmenta parrokia atzealdean eta gaztelekuaren aurrean. Artisauak, berriz, parrokiako klaustroan egongo dira.

Herri Egunerako hesiak dagoeneko jarrita ohiko tokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak