Patata-tortilla, "bixamonari aurre egiteko"

Josu Bilbao Atxutegi

Herri Eguneko parrandaren ostean, Errosario Egunean, patata-tortilla lehiaketa egin dute txosnagunean. Weingüter kuadrillako kideek irabazi dute txapelketa.

Amantalak jantzi eta arratsalde pasa ederra egin dute Oñatiko txosnagunean, patata-tortilla txapelketan. Aurten txapelketaren bigarren aldia izan da, eta 23 taldek parte hartu dute. Epaimahaia iazko tortillarik gozoena prestatu zutenek osatu dute, eta 2026ko patata-tortillarik onena Weingüter kuadrillakoek prestatu dutela erabaki dute.

"Herri egunaren ostean, bixamonari aurre egiteko patata-tortilla on bat baino hoberik" ez dagoela azpimarratu dute parte-hartzaileek.

Erlazionatuak

Patata-tortilla lehiaketako argazkiak

Josu Bilbao Atxutegi urr 04, 19:54 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak