Pake Leku eta Lagun Lekuko kideek osatutako epaimahaiak ez du lan erraza izan aurtengo irabazleak aukeratzerako orduan. Izan ere, Bobi eta Markik baino hiru puntu gutxiago egin dituzte bigarren amaitu duten Iñigo Erle eta Aitor Tatiegik; 158 eta 155 puntu lortu dituzte hurrenez hurren.
Jotak ere bai
Eguerdia alaitzeko jotak ere izan dira Acordes Navarros taldearen eskutik. San Martin egoitzan eta Lazarraga lorategian emanaldi bikoitza eskaini dute. Arratsaldean ostera, Sokamuturraren txanda izango da. 17:30ean, Kale Barrian eta Atzeko Kalen askatuko dituzte Lopene ganadutegiko zezenak. 20:15ean, Site Specific izeneko ikuskizuna eskainiko du Harrobi Dantza Bertikala taldeak, Txaketua kantaleko parrokiako horman.