Domekan jokatuko dira pilotako San Migel txapelketako finalak

Oihana Elorza Gorostiza

Ander Etxaniz pilotari bergararraren eskuak.

Domekan, urriak 4, jokatuko dira aurtengo San Migel txapelketako pilota partiduak. Zubikoa kiroldegiko frontoian izango dira gazte mailako eta nagusien mailako partiduak; 17:00etan.

Jaietako egitarauan ezarritako dagoen hitzordua da honez gero, herritarrek egitarauan begiratu beharrik ez duten hitzorduetako bat, eta aurten ere beteko da: domekan, Errosarixo Egunean, jokatuko dira San Migel txapelketako pilota txapelketako finalak, Aloña Mendik antolatuta.

Zubikoa kiroldegiko frontoian izango dira partiduak, 17:00etan; gazteen mailako finala jokatuko da lehendabizi eta nagusien kategorikoa ondoren. Maila horretan jokatuko du, hain zuzen ere, txapelketa honetan parte hartu dute lau debagoiendar batek, Ander Etxanizek. 

Hauxe da finaleko partiduen kartela:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak