Errosarixo Bixamona Eguna atzo, herriko jai nagusien azkena, eta gaur jaiak egiteko muntatu zituzten azpiegiturak jasotzen eta inguruak garbitzen ibili dira udal brigadako langileak, kanpokoak eta herriko kale garbitzaileak. Batzuk hesiak eramaten, oholtzak desmuntatzen, jaietarako jarritako komunak bueltan eramateko garraiatzen... eta beste batzuk kaleak eta inguruak garbitzen, erratzekin, kale-garbigailuekin edo mangerekin. Goiz osoan ibili dira jasotze eta garbiketa lanak egiten herriko gune ezberdinetan.
Datorren urteko sanmigelak eta errosarixoak helduko dira berriz. Bitartean baina, balorazioa egingo dute jaietan parte hartu duten eragileek, eta urtea bukatu aurretik, auzo bakarren baten edo besten –Berezaon esaterako– jaiak izango dituzte eta udazkeneko –gaztelekuak iragarri ditu dagoeneko kontzertuak– eta Gabonetako ekitaldiak ere egongo dira.
Kanal honetan duzue GOIENAk aurtengo jai nagusietan jasotako irudiak, argazkiak eta elkarrizketak.