Herri Egunaz gozatu dute Oñatin

Josu Bilbao

Trikitilari eta pandero-joleen doinuekin, azokako askotariko produktuekin, ganadu erakusketarekin edota urteroko sagardo-dastaketarekin ederki ospatu dute Herri Egun kuttuna Oñatin.

Oñatiarrek ez dute hutsik egin, eta goizetik baserritar arropak jantzita irten dira Herri Eguneko azokaz gozatzera. Urtero moduan askotariko produktuak egon dira salgai, eta ganadu-erakusketa ere egon da unibertsitatearen aurrealdean. Gainera, trikitilariek eta pandero-joleek kaleak girotu dituzte eta sagardo-dastaketaren ohiko hitzordua ere ez dute galdu oñatiarrek.

Erlazionatuak

Herri Eguna argazkitan

Josu Bilbao Atxutegi urr 03, 13:58 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak