Ohiko konpainiak atera ziren beste urte batez: baserritarrak, txalekodunak, kantinerak, sukaldariak, barrilariak eta danborrariak. Haiez gain, elkarte gastronomikoetako banderak eraman zituztenek ere desfilatu zuten eta musika bandako kideek, baita kintoek ere. Aurten 128 gaztetxo atera dira –otsailean santa eskean aterako direnak–, hiru taldetan banatuta.
Danbor- eta barril-jotzaileek eta kantinerek, berriz, armarri berriak eraman dituzte euren kapeletan eta txalekoetan. Herriko armarri zaharraren txapak kendu eta armarri berriarenak –2023an berritu zuen armarria Udalak– jarri dituzte aurten.