Maritxu Kajoik jendetza batu zuen Arrasaten, joan den egubakoitzean. Goizeko lore eskaintzak abiatu zuen eguna, eta ondoren etorri ziren Maritxurekin kalejira, dantzaldia eta eguerdiko poteoa, besteak beste. Iluntzeko mirariak borobildu zuen jaia eta 50. aldian ura ardo bihurtu zuen txikiteroen zaindariak, 1981ean –lehen miraria– eta 2001ean –25. urteurrenean– egindako legez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.