Gesaltza, Iruatz eta Gomistegi sarituak Herri Eguneko gazta lehiaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urriaren 6a

Gazta lehiaketako sarituak.

Herrian egindako hamalau gazta aurkeztu dituzte aurtengo Herri Eguneko gazta lehiaketara. Sarituak izan diren ekoizleak izan dira: Gesaltza, Iruatz eta Gomistegi.

Nekazarien Elkarteak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin, Herri Eguneko goiz parteko animalien eta fruitu eta barazkien azoka, gazta lehiaketarekin batera. Aurten ere, 06:00etarako kalean ziren elkarteko zuzendaritzako kideak eta beste hainbat bazkide, Unibertsitate aurreko zelaigunera animaliak ekarri aurretik dena gertu dagoela ziurtatzeko. Ohiko espazioan egon dira abelburuak eta urterokoan barazkiak eta fruituak ere, horiek, unibertsitatearen aurrealdean jarritako postuetan. Gazta lehiaketa ere hantxe egin da, inguru horretan. Bertako, herriko, nekazariek eta abeltzainek etxean, Oñatin, hazitako, ereindako zein zaindutako produktuak izan dira aurten ere.

Gazta lehiaketara, hamalau gazta aurkeztu dituzte: Gesaltza, Aldai, Iruatz, Gomistegi, Iruatz, Erguiña, Elorrixa, Duruan, Uxarte Garaikoa,  Landeta, Goiko-etxe, Txandomalduena, Kortabarri eta Iziar Goikoa. Hiru sari eman ditu epaimahaiak eta sarituak izan dira: Gesaltza, Iruatz –Felix Azkargorta– eta Gomistegi.

Sarituak Udaleko eta Nekazarien Elkarteko ordezkariekin.

Epaimahaian egon direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak