Jendetza eta giro beroa Oñatiko Herri Egunean

Maider Aranguren Garay 2024ko urriaren 5a

Nekazariek, abeltzainek eta artisauek barazkien, fruten, gazten eta animalien erakusketa eta lehiaketa egin dituzte. Eguraldia lagun, sagardoaz gozatzeko aukera ere izan dute oñatiarrek hainbat sagardogileren eskutik. Guzti hau, herriko txistulari taldeak eta trikitilariek girotu dute. Taloa jateko gogoa zuten horiek ilara luzea itxaron behar izan dute txorizoa, hirugiarra edota txokolatea nahi zuten hautatu baino lehen.

Goizean goizetik jendetza elkartu da Oñatiko Herri Egunean, eta asko izan dira baserritar jantzita irten direnak. Azokako osagai guztiek bertsiorik onena erakutsi dute gaur eta eguna aurrera joan ahala beroa ere handitu arren, Oñatin sekulako giroa egon da lehen ordutik. Hemen goizak emandakoaren bideoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak