Hangöver taldeak irabazi du txosna batzordeko film laburren lehiaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urriaren 8a

Film irabazlearen irudi bat.

Zazpi talde aurkeztu dira txosna batzordeak antolatutako film laburren lehiaketara eta Hangöver taldeak lortu du lehen saria "Zela xauk ba asuntua?" bideoarekin. Mafia zen landu beharreko gaia.

Herriko jai nagusien hasieran, irailaren 27an, bota zituzten txosna batzordeko film lehiaketara aurkeztutako lanak eta azken egunean, Errosaixo Bixamonean, eman zituzten sariak. Zazpi lan lehiatu dira eta Hagöver taldeak lortu du lehen saria. Hemen daude zazpi film laburrak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak