Zapatuan bi eraso egon zirela salatu du Bargastak taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 4a, 15:26

Txosnagunea.

Irailaren 28an txosnagunean bi eraso izan zirela salatu du publikoki Bargastak taldeak, jokabide¡ horiek "erabat onartezinak" direla dio oharrean eta babesa eskaini die erasotuei. Jaiak seguruak izatea "denon ardura" dela gogorarazi du oharrean talde feministak.

Oñatiko Bargastak talde feministak zapatuan txosnagunean izandako bi eraso salatu ditu publikoki. Eraso biak pertsona bakarrak eragindakoak izan direla dio zabaldu duen oharrean eta ez dela lehen aldia "erasotzaile horren partetik jasotako kexak". Oñatiko jaiak seguruak izatea "denon ardura" dela gaineratu dute.

Hauxe da kaleratu duten oharra:

 

Udalaleko berdintasun sailak gogoratu asteburu honetan ere martxan egongo dela eraso sexisten arretarako telefonoa eta informazio puntua; "Guztiontzako seguruak eta gozagarriak diren jai eremuak eraiki ditzagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak