Parekatuta hasi dute nagusien mailako finala baina lehia erdibidean zegoela hautsi egin da, bereziki Oihan Etxeberriak behera egin duelako. Iñigo Erle oñatiarrak ere galdu ditu pilota batzuk baina pozik zegoen egindako lanarekin: "12. tantora arte nahiko parekatuta joan da baina hortik aurrera apurtu egin da partidua. Huts egiten hasi gara eta bukaera aldera abiadura handiagoa eman diote aurkariek partiduari. San Migueletako txapelketa oso berezia da niretzat; gaurkoa laugarren finala da eta lautik bi irabazi ditut. Beraz, esan dezakegu aprobatu dugula [barreak]. Gaur eta bihar jaiez gozatuko dut".