Euskara eskoletan izena emateko epea amaitzear da gurean. Debagoieneko AEKn edo Udal Euskaltegietan azken egunak dituzte matrikulak jasotzeko; dena dela, hurrengo astean ere aukera egongo da informazioa eskatzeko. Orain arte moduan A1 mailatik C2 mailarainoko eskolak eskaintzen dituzte, baina hauek osatzeko, matrikula kopuruari itxaron beharko da; taldea osatzeko jende nahikoa badago osatzen dira taldeak.
Debagoieneko AEKn zein Udal Euskaltegietan gainera ikastaro bereziak ere emango dituzte, baita, besteak beste, eskola errefortzuak, langileentzako eskolak; lantegi zein unibertsitateetan ere izango dira. Gainera, Udal Euskaltegirik ez duten herrietan ere, Antzuola, Aramaio eta Elgeta eskolak jasotzeko eskaintza ere zabaldu dute.
Diru laguntzei dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro bideratuko ditu euskara maila guztietan ikasteko diru-laguntzak ematera. Berrikuntza A1 mailan egongo da, izan ere, eskola ordua 60 zentimo ordaindu beharko da. Iaz 16 eta 18 urte bitartekoei C1 maila ateratzeko jarri zitzaien laguntza ere egongo da: 20 zentimo eskola ordua. Gainera, Debagoieneko AEKk eta Udal euskaltegiek, eusko jaurlaritzatik bultzatutako eta udalekin adostutako hobariak dituzte ikasleentzat.