Euskaraldia 2025

2025eko Euskaraldia hasteko atzera kontaketa hasi da

Goiatz Arana Begiristain 2024ko ira. 25a, 16:13

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia, eta laugarren edizioa izango du hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialak. Martxan da izen-ematea.

2025eko Euskaraldia hasteko atzera kontaketa hasi da, eta Debagoienean ere hasi dira lehen urratsak egiten. Arrasaten, adibidez, udaberrian hasi ziren egitekoak zerrendatzen eta Bergaran ere jarri dira datorrenari begira. Batean zein bestean, elkarlanean ari dira Udalak, euskara elkarteak eta euskalgintzako eragileak, eta dinamizatzailea edo arduradun nagusia bilatzeko lan deialdia ere egina dute.

Aurreko hiru aldietan udazkenean aurrera eramandako ekimena udaberrian egingo da oraingoan, eta antolakuntza lanetan dabiltzanek aldaketa onerako izango dela diote. Are gehiago, egiteko moduak berritzea ere bada beste nobedadeetako bat, alde sozialaren presentzia indartu nahi baitute.

Euskaraldia On! Topaketa

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskaraldia On! Topaketa egingo dute bihar Eibarko Eliseo Coliseo antzokian, eta laugarren edizio honekin bat egin asmo duten herrietako ordezkari oro dago gonbidatuta. Debagoieneko ordezkaritza zabala bertaratuko da, eta hasiera emateko modu ona izango dela diote, zalantzak edo ideiak partekatu eta lehen urratsak elkarrekin egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak