10:30 Korrika Txikia, herrian zehar.16:30 Tortolis ludoteka herriko plazan.18:00 Buruhandiak.19:00 Kalejira herriko musikariekin.20:15 Plaza dantzak, txistulariekin.21:30 Zuk ekarri, Zuk jan afaria (plazan), Afalostean kantuak, dantzak eta banako popularra. 22:00etan DJ Tiger Brothers, Inkernun23:30 EME.KI taldea.02:00 Txokolatea.02:53 Korrika ofiziala pasako da.Ilunkaratik aurrera pantaila erraldoia egongo da, Korrika zuzenean ikusteko, eta Earrafood janari-furgoneta ere egongo da Plazan.
Korrika Eguneko egitaraua: 10:30 Korrika Txikia, Pausokatik abiatuta. 17:00-19:00 Umeendako jolasak, Durana kalean. 18:15-19:00 Basotxoko abestaldea kaleak girotzen. 19:00 Dantzaldia, Mitarte kalean. 21:30 Kantu afaria, Herriko Plazan. 03:00 Kalejira herrikoia, Mitarte kaletik. 03:30 Korrikaren lekukoaren iritsiera. Ostean, txokolatada Mitarte kalean.
Oñatiko Korrika batzordeak antolatutako solasaldia. Parte hartuko dute: Jone Urzelai –Onnera Group–, Iban Calvo –ULMA–, eta EMUN eta Enpresagintza fakultateko ordezkari banak.
15:45 - Korrika txikia. 17:30 - Hodei magoa. %100 Hodei. 19:00 - Bertso poteoa.
Arratsaldean, Korrika txikia. 21:00etan Toki Eder elkartean.
Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta, Ikerne Mendietaren eskutik. 18-35 urteko neskei zuzendutako tailerra. Doan.
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta artista liburuak egiteko sormen-tailerrak liburutegian. Izena eman behar da aurrez liburutegian. Heldu baten laguntzarekin, dibertigarriago. 18:30-20:00 LH4, LH5, LH6 eta DBHko ikasleendako.
Egubakoitzak berreskuratzen eta Oztoporik ez! egitasmoek antolatuta Thee Gunlocks eta Time and Punishment taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrera: zortzi euro.
Bertso-saioa, Seminarixoan. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Julio Soto eta Ane Zuazubiskar. Gai-jartzailea: Txinbo. Sarrera: zortzi euro.
Adur eta Zeba taldeen kontzertuak gaur Korrika kulturalaren barruan. Sarrera: borondatea.
'Balandrau viento salvaje' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Fernando Trullols. Iraupena: 116 minutu. Benetako gertakarietan oinarritutako filma. Sarrera da 5,50 euro.
Helduek El agente secreto filma (Brasil, 2025, 158 min.) izango dute; 70eko hamarkadan Brasilgo diktadura garaian girotutako thrillerra. Sarrera: 5 euro.
Gatazka armatuak ugaritzen ari diren eta bake-akordioak gero eta urriagoak diren testuinguru globalean, erakusketak hausnarketa kritikoa proposatzen du, zuzenbideak erresistentzia nola egituratzen duen eta gizarte bidezkoagoak eraikitzeko aukerak nola baldintzatzen dituen aztertuz. Antolatzaileak: LSNE eta Gipuzkoako Artxiboa, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Oñatiko Udalaren eta beste erakunde laguntzaile batzuen partaidetzarekin.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Artista liburuen gainerako erakusketa liburutegian. Egindako tailerretan egindako lanak zein herritarrek etxetik eramandakoak ipiniko dituzte ikusgai. Erakusketan parte-hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko ditu liburutegiak.