Pozalaguako koba ikusteko irteera egingo dute gaur Pake Leku erretiratuen elkarteko kideek.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
May Gorostiagaren Nire mundua delako saioa.
Can´s n´rockers taldeak emanaldia gaur Osintxuko plazan, Azaroa Gaztainatan egitarauaren barruan.
Arrasateko Jon Garcia musikaria, Del Val proiektuarekin izango da Inkernun.
'La cena' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Gomez Pereira. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
All In Da House txapelketako final aurreko saio bat. Freestyle txapelketa da funtsean, rapa, inprobisazioa eta sormena nahasten dituen emanaldia izango da.
Donostia Zinemaldian estreinatu zen eta Asier Altuna Kixi bergararrak zuzendutako Karmele (2025, 114 min) izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.