Gureak-eko komunikazio teknikari Aizpea Barrosek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Alejandro Amenabarrek zuzendutako El cautivo (2025, 133 min.) filma emango dute, Miguel de Cervantes idazlea ardatz duena. Sarrera: 3 euro.
Hondakinen prebentziorako astearen barruan, erabilitako olio zaharrarekin xaboia egiteko tailerra egingo dute, Natur Eskolak antolatuta. Beharrezkoa da izena aurrez ematea: natureskola@yahoo.es.
HIK: Haurren Irakurketa Kluba. LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta. Peru Magdalenaren laguntzarekin. Irakurritako liburua: 'Beldurrezko enigmak' ; Ana Gallo López (Ttarttalo).
Gaur egungo egoera ekonomikoa eta 2026rako aurreikusitako proiektuei buruz hitzegiteko aukera izango dute herritar guztiek.
'Animen' ospakizuna gaur Osintxuko plazan, Azaroa Gaztainatan egitarauaren barruan.
'Los domingos' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azua. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 4,50 euro –ikuslearen eguna da gaur–. Donostiako zinemaldiko film onenaren urrezko maskorra.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.