Abenduko podologo kontsulta hilaren 10ean, eguaztena, izango da 8:45ean hasita. Txanda hartzeko deitu 653 74 19 64 (Uri Gallego).
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Pilates eta K-Strech egingo dute gaur.
Aitzol Garcia-Etxarrik egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Bilbora joango dira. Autobuseko txartelak aurrez erreserbatu behar dira.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Bina orduko lau saio OIhane Lekunberriren eskutik. Autoesplorazio, autoezagutza eta autozaintza sustatzeko tailerra. Liburutegiak antolatua Bibliobero zikloaren barruan. Saioak izango dira azaroaren 12an, 19an eta abenduaren 1ean eta 10ean.
Monotonia urratuz, sormenari keinu eginez lelopean, Estefania Izagirreren erakusketaren bisita gidatua egingo da Bibliotekan.
EHUko irakasle eta ikertzaile Uzuri Castelok egingo du berba, elebitan.
Gaia entzutea. Entzutea naturala da ala landu behar dugun barne-ahalmen bat da? Dinamizatzailea: Miren Camison (Filosofian Lizentziatua eta Filosofia aholkularia. 16 urtetik gorakoendako saioa.
1980ko hamarkadatik, Smurfit Kappa multinazional irlandarra —gaur egun Smurfit Westrock— lurrak bereganatu ditu Kolonbian, Cauca eskualdean. Han egondako brigadistek egingo dute berba.
Energia, industria eta geopolitikako nazioarteko aditu eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidente Ivan Marten Uliartek egingo du berba.
Erakusketa honek, ikuspegi feministatik, garai, leku eta diziplina desberdinetako emakumeek ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak erakusten ditu. Mondragon Unibertsitateko batzorde feministak antolatuta.
2025ean euskaraz argitaratutako liburuak eta Durangoko Azokako nobedadeak Udal liburutegian, abenduaren 3tik aurrera.
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.