San Melixenak ospatuko dituzte Gantzaga auzoan, egubakoitzetik domekara. Honakoa da domekako egitaraua: 10:00 Kanpai errepikak. 11:15 Arrasate Musikaleko txistulari bandaren kontzertua. 12:00 43. Gantzaga Saria, txirrindulari igoera (12:00etan Gantzagatik irteera; 12:15 Saku-tik umeen irteera; 12:30 herritik irteera). 13:00 Sari banaketa; ostean, bingoa.
Euskal Herriko bikote gazteen 47. dantza solte txapelketa jokatuko da.
Santa Zeziliaren omenezkoa, Mikel Markiegik zuzenduta. Aurretik kalejira egingo dute.
Oñatiko Musika Bandaren denboraldiko lehen kontzertua. “Emozio nostalgikoak” du izenburua lehen kontzertu honek, eta ibilbide emozionala proposatzen da garai, geografia eta estilo ezberdinetan zehar.
'Barrakudaren altxorra' filma. Zuzendaria: Adrian Garcia. Iraupena: 87minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Neska-mutikoek Elio (Estatu Batuak, 2025, 98 min) marrazki bizidunen filma izango dute. Sarrera: 3 euro.
Nhil eta Gar taldeak Burrunda Faktoriak antolatuta.
Joxe Mendizabal akordeoi-joleak girotutako dantzaldia.
'Doodem' lana aurkezteko du Eñaut Zubizarreta Mendieta 'Trigger'-ek, Musikegunak zikloaren barruan. Sarrera: zazpi euro.
Xake Produkzioak konpainiaren lana. Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ariko dira aktore moduan.
'Los domingos' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azua. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Donostiako zinemaldiko film onenaren urrezko maskorra.
Alejandro Amenabarrek zuzendutako El cautivo (2025, 133 min.) filma emango dute, Miguel de Cervantes idazlea ardatz duena. Sarrera: 5 euro.
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.