Oñatiko gazteendako lan-orientazio zerbitzu Maratz-ek antolatuta, formakuntza saio bat emango du negozio baterako ideia daukaten gazteendako edo negozio bat hasita daukaten gazteendako. Izena eman behar da aurrez, hemen.
"Oñatiko LGTBIQ+ errealitatean sakontzen” saioa egingo dute oline. Bi ordutegi aukeran. 14:30etik 16:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea beharrezkoa izango da lan saio hauetarako: lgtbiq@onati.eus helbidera idatzita edo 688 62 12 13 telefonora deituta.
Odola ematera deitu dituzte aretxabaletarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
'Bizitu Euskaraldia' lelopena, bizikleta martxa, Euskaraldiaren barruan. Herriko plazan hasi eta bukatuko da bizikleta ibilaldia.
+55 Elkartegaiak programaren barruan hitzaldia: Zergatik kostatzen da hainbeste, adinarekin, gure ohiturak aldatzea, kaltegarriak direla jakinda ere? Hizlaria: Fernando Gómez Busto.
Les Bobé Bobé taldearen eskutik. Debalde, aretoaren edukiera bete arte.
Patxi Biskert zuzendariak 2024an aurkeztutako dokumentala Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarrituta.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.